Irisarri,
Laborantza eta etorkizuneko lurraldea
Laborantza Irisarrin
Irisarrin, laborantza tokiko nortasunaren zutabe bat da, beti aldatzen ari den sektore bat, non tradizioa eta modernitatea elkartzen diren. Tokiko laborariek funtsezko eginkizuna dute gure ingurumena zaintzeko, gure elikaduraren kalitatean eta herriaren garapen ekonomikoan.
Laborantzaren egoera
Irisarriko laborantza paisaiak, ardi/behi hazkuntza eta esne ekoizpena nagusi badira ere, dibertsifikazioa bada ere (hegaztiak, fruituak, barazkiak, landare usaintsuak...), kontsumitzaileen beharrei eta biodibertsitatea zaintzeari erantzuten dietenak.
Kalitatearen marka ofizialak (laborantza biologikoa, JDB etab.), salmenta zuzena zirkuitu laburrean, ekoizpenaren transformatzea, energia berriztagarriak (fotovoltaikoa) eta agroturismoa biziki presente dira lurraldean. Desmartxa horiek balio erantsiaren hobetzen parte hartzen dute edo irabazi osagarria izan daitezke laborarientzat.
Ikus 2023ko ekainean egin den laborantza diagnostiko baten laburpena : Laborantxa Irisarrin [PDF].
Eta bihar?
Gaur eta are gehiago bihar, herriko laborantzak kabalen sailaren egoerari, berotze klimatikoari, lursailen ezaugarriei eta egiturari (lur zatituak, patarrak) lotu zailtasunei buru egin behar die. Bestalde, erronka batzuk badira kontuan hartu beharrak hTHPa apailatzean, laborantza lur-funtsen eta etxaldeen zaintza bermatzeko eta haien bideragarritasuna laguntzeko: ekoizpen eta hazkuntza guneen zaintza, eraikin-proiektuen kontuan hartzea, ekoizpen guneen eta hiri-garapen eremuen arteko hurbiltasunaren mugatzea.
Herriko Etxeak hautetsiak eta laborantzak biltzen dituen Laborantza Batzordea sortu du herriko laborariak laguntzera entseatzeko haien proiektuetan eta hTHPren bilakaeraren berri emateko.
Beste laguntza mota batzuk ere plantan ezar litezke, adibidez, energia berriztagarriei buruzko argibideak.
GURE GAIN
Xehetasun guziak GURE GAIN elkartean webgunean.
